Mixel Berhekoirigoin
'Bihar gauzatuko da ETAren armagabetzea'
Bakearen Artisauak taldeko kide ekintzaileak 'osorik gertatuko den armagabetzea babesteko' deia egin du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Mixel Berhekoirigoin Bakearen Artisauak taldeko ekintzaileak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du armagabetzea "osorik gertatuko" dela: "Momentu historikoa da eta amaierara heltzen ari gara".
Behekoirigoinek esan duenez, "Frantziako estatua ez da inplikatu, baina ez du biharkoa eragoitzi". Gaineratu du aukera onena litzatekeela Parisko gobernua inplikatzea baina "zona gris" batean mugitu dela. "Horretan gira", gaineratu du. Arriskuak badituen arren, alde horretatik, biharko armagabetze publikoa ongi burutuko dela espero du eta herritar eta erakundeen babesa eskatu du horretarako.
arako.