Kargatzen...
Itxi

Garbiñe Aizkorreta

Whatsappak arraina saltzeko ere balio du!

Lezoko Garbiñe arraindegiak whatsapp bidez erakusten die bezeroei eguneko eskaintza, lonjan ateratako argazki eta guzti!

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Gaur Pasaian arrain frexko asko sartu da; antxoa, kokotxak, erreboiloa...". Horixe kontatu digu Garbiñe Aizkorretak 'Faktoria'n eta hala jaso dute haren bezeroek Whatsapp bitartez. "Goizean lonjara joaten naiz, bertako generoari argazkia atera, eta prezioaren berri emanez bezeroei bidaltzen diet". Whatsappetik ikusten dute, beraz, bezeroek itsasoak zer ekarri duen, eta sistema berarekin egiten dituzte enkarguak.

Gazte askok ez dute modurik izaten, goizean goiz arraindegira gerturatzeko, eta "galtzen ari zen ohitura hori, ze arrain frexko dagoen begiratzeko" ohitura, nolabait berreskuratzea lortu du modu honetan.

u modu honetan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)