Lehiaketa arrakastatsua
'Bago!az': azken txanpan da lehiaketa!
Maria Ereña eta Iñaki Torralbo lehiakideak eta Iñigo Azpitarte coach-a izan ditugu gurekin. Maiatzaren 3an izango da finala.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'Bago!az' saio arrakastatsua azken txanpan da, bost lehiakide besterik ez dira geratzen. Maria Ereña eta Iñaki Torralbo 'Go!azen' telesailean leku baten bila ari dira lehian. Hilabeteotan ikasitakoa errepasatu dute gurekin, “harrigarria da ikustea batzuk zenbat aurreratu duten”, esan digu Iñigo Azpitarte Coach-ak. “Ordu asko pasatzen ditugu elkarrekin eta bat joateak pena ematen digu” azpimarratu digute Ereñak eta Torralbok. Gaur gauean ikusiko den saioko une onenak gogoratu ditugu eurekin, hamabost egun barru jakingo da nor den 'Bago!az'en irabazlea!
z'en irabazlea!