Itxi

Minbizia eta elikadura

'Pertsona bakoitzaren tratamentuaren arabera errezetak proposatu dizkiogu'

Tratamentu onkologikoan daudenentzako sukaldaritza tailerra antolatu du gaurko Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta errezeta liburua ere argitaratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Minbiziadun pertsona hauek hartzen dituzten kimio, radio eta bestelako sendagaiek albo kalteak eragiten dizkiete: Beherakoak edo botakagurak, jateko gogo falta… Horiek guztiak arintzeko asmoz, errezeta liburua argitaratu du Minbiziaren Aurkako Elkarteak, eta errezetetako batzuk egiten erakutsiko diete gaur Eibarren egingo den tailerrean. 'Faktoria'n egitasmoa zertan datzan jakin ahi izan dugu.

Mireia Alonso sukaldariak eskainiko du tailerra, Jon Odriozolarekin batera. "Oinarrik argi daude: Janari garbia, freskoa, merkatuan hartua… litzateke egokiena. Lau plater ezberdin egingo ditugu: kinoa, kuia, laranja…" Aholku sinple bat ere eman digu. "Nik beti esaten dut etxean berakatz edo baratxuri zopa bat edukitzea eskura egokia dela, plater osoa baita".

Maider Sierra Minbiziaren Aurkako Elkarteko kidea eta psikologoa ere 'Faktoria'n izan dugu. "Nola sukaldatzen ditugun elikagaiak ere garrantzitsua da, bertako eta garaian garaiko elikagaiak jateaz gain". Argitaratu duten errezeta liburuaz ere hitz egin digu. “Tratamentuek sor ditzaketen zailtasunei aurre egiteko prestatu dugu errezeta liburua, ondorioak oso ezberdinak direlako tratamentuaren eta kasuaren arabera”. Gaurko tailerrean banatuko dute errezeta liburua eta tailer gehiago egiteko asmoa dute Gipuzkoako beste hainbat herritan. Informazio gehiago nahi duenak www.aecc.es helbidean aurkituko du.

n aurkituko du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)