Eremu mistorako eskariak
Ate bat zabaltzeko emandako urratsa
Nafarroako eremu ez-euskalduneko herrien %28k egin dute jada eremu mistoan sartzeko eskaria, horien artean, Tafallak eta Zangozak. Bertako ordezkarien arabera, etorkizunerako ate bat zabaldu dute
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bigarrenez luzatu du Nafarroako parlamentuko mahaiak eremu mistora igarotzeko eskari-epea. Eremu ez-euskaldunean dauden udalerriek Maiatzaren 11 arte izango dute epea eremu mistoan sartu ahal izateko. Bi herri txikik, Garinoainek eta Adiosek, ere agertu dute Udaleko osoko bilkuran eskari hori onartzeko asmoa, eta horregatik erabaki du Parlamentuko mahaiak berriz ere epea luzatzea.
Jadanik 41 udalerrik egin dute eremu ez-euskaldunetik ateratzeko eskaria, eremu ez-euskalduneko herrien % 28k. Udalerri horiek denek 40.000 herritar batzen dituzte.
Euskadi Irratiko 'Faktoria'n, eskaria egin dutenen herri nagusietako ordezkariak bildu ditugu: Haizea Lizarbe, Tafallako zinegotzia eta Jone Usoz, Zangotzakoa. Ana Flamarike Tafallako euskara teknikaria ere batu da mahaira eta entzun ditugu, baita ere, erabaki horren aldeko eta kontrako iritziak ere.
Eremu mistora igarota, ofizialtasuna izango du euskarak herri horietan. Administrazioan, euskara meritu gisa hartu ahal izango da aintzat eta lanpostu jakin batzuri euskara eskakizuna jarri. Aldaketa handirik ez da izango lehen kolpean, baina etorkizunean ate bat zabalduko delakoan eman dute urratsa
an dute urratsa