Itxi

Bidasoako izokina

12 minutuan atera dute 'lehenbizikoa'

Ignacio Zalakainek atera du Bidasoako "lehenbizikoa"; izokin arrantza sasoiko aurreneko alea. Euskadi Irratiko Faktorian izan dugu Lezoko arrantzalea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Goizeko 07:00etan ireki da denboradia, eta 12 minutu eskasean iritsi da "lehenbizikoa", azken urteetako goiztiarrena. Ignacio Zalakainek kontatu digunez "asko tiratzen" zuen, "minutu batzuz nekatzen" jardun du, eta azkenerako lortu du izokina harrapatzea.

4'7 kiloko alea harrapatu du Endarlatsan, Villanueva inguruan. "Oso pozik" hitz egin digu Zalakainek, Donostiako Rekondo Jatetxeak 1800 euroan erosi baitio "lehenbizikoa".

Audioak (1)