Whatsapp bidez
'Gaztetxoek, sexuaz, duela 20 urteko zalantza berberak dituzte oraindik'
Hiesaz eta sexualitateaz zalantzak argitzeko whatsapp zenbakia martxan dute Vital Fundazioak eta SIDALAVAk. Betiko galdera berak jasotzen ari direla kontatu digute Euskadi Irratiko Faktorian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Urteak pasata ere, zalantza berak dituzte gaztetxoek. Zergatik mantentzen dira mito guztiak?". Hiesaz eta sexualitateaz zalantzak Whatsapp bidez argitzeko zerbitzua martxan jarri eta astebetera, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n izan ditugu Vital Fundazioko Jose Felix Aspizua eta Hiesaren Kontrako Batzordeko sexologoa den Mikel Resa.
"Antisorgailuak eta biharamuneko pilulak non lortu, aurreneko sarketatan mina izaten ote den..." halako galderak izan dira gehien jaso dituztenak, nolabait esatearren, "betiko galderak". Hori ikusita, Mikel Resak argi du "sexu hezkuntza curriculumean eta eskolan sartu behar" direla, gainerakoan, 20 urte barru ere zalantza berberak izango dituzte gaztetxoek.
HIESaz aldiz, kontatu digute "nerabeek oso urruti" ikusten dutela gaia.
en dutela gaia.