Itxi

Moda

Yaiza Txakartegi, etorkizuneko diseinatzailea

Euskadiko diseinatzaile gazteen finala egingo da maiatzaren 11n. Hamabi hautagai pasa dira finalera, tartean, Yaiza Txakartegi lekeitiarra.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskadiko diseinatzaile gazteen finala egingo dute maiatzaren 11n. Hamabi hautagai izango dira final horretan, tartean, Yaiza txakartegi lekeitiarra. 'Faktoria'n izan dugu bisitan, eta azaldu digu gero eta jende gehiagok erakusten duela modarekiko interesa Euskal Herrian; hala ere, Europako beste hiriburu batzuekin alderatuta, modak ez omen du hainbesteko eraginik hemen. Aipatu digu Euskal Herrian marka handien irizpideetara ohituak gaudela, eta nazioarteko markek baldintzatzen dutela gure janzkera.

Txakartegi Londresen egon da azken hiru udaretan, Central Saint Martins eskola prestigiotsuan ikasten; bere marka ere sortu du: Aiza. Tradizioa eta esperimentazioa nahasten ditu bere lanetan, eta bertako produkzioaren aldeko jarrera azaldu du. Lan baldintza txarrek modari berari kalte egiten diotela ere defendatu du.

Horretaz guztiaz, eta gauza gehiagoz berba egin dugu gaur goizean.

u gaur goizean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)