Haurrekin lo egitea
Jose Luis Segura: 'Instintuak agindu zigun haurrarekin lo egiteko'
Cama familiar, noches felices izeneko liburua idatzi du Jose Luis Segura kazetariak. Aita bezala izan duen esperientzia da liburuaren oinarria eta 'Faktoria'n azaldu digu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Gure plana ez zen elkarrekin lo egitea. Moisesa prest genuen, sehaska ere bai, baina lehen unetik ikusi genuen umearen eta amaren instintuak beste zerbait esaten zigula eta horrela hasi ginen elkarrekin lo egiten", esan digu Jose Luis Segura kazetariak 'Faktoria'n. Orduan hasitako ibilbide eta pentsakera aldaketa baten islada da Cama Familiar, noches felices liburua. Elkarrekin lo egiteaz gain, hazkuntza naturala, bularra ematea... gai ugari aztertu ditugu berarekin izandako elkarrizketan.
elkarrizketan.