Anais Funosas, Bake Bidea
'Apirilaren 8ko keinuak, posizionamendu politiko bihurtu behar du'
Bake Bidean-eko ordezkariak esan du "hemengo esperantza ez dagoela Frantziako gobernu aldaketaren baitan, Ipar Euskal Herriko giro eta kontsentsuaren baitan baizik"
Your browser doesn’t support HTML5 audio
En Marche! sortu berri den mugimendua da, eta ikusi egin beharko da orain arteko bidea eusten ote dion Macronek bake gaiei dagokionez. Hala mintzatu da Anais Funosas Bake Bideako ordezkaria Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.
Azaldu du gobernurako aukeratzen dituen ordezkariak zein diren ikusi beharko dela lehenik eta, tentuz, zaindu beharko dutela "Manuel Valls ez egotea gobernu horretan". "Guk sinisten dugu", jarraitu du, "Ipar Euskal Herrian sortu den bake giroa eta konpromezuak aintzina jarraitzeko bideak" bilatuko direla eta "presoen aferan aurrerabideak" eman ahal izango direla. Izan ere, "legearen baitan" beti ere, salbuespen neurrien deuseztapenak kentzea izan beharko luke lehen urratsa Funosasen arabera. Apirilaren 8an Frantziako fiskaltzak izan zuen "keinua", gaineratu du, "posizionamendu politiko" bihurtu behar da: "Gure esperantza ez dugu, nolanahi ere, Frantziako gobernu berri baten baitan kokatzen, baizik eta, Ipar Euskal Herriko gehiengo berria eta kontsentsuaren baitan".
itan".