Itxi

Nutrizio piramide berria

Edurne Simon: 'Esnekiak ezinbestekoak dira elikadura egokirako'

Orain gutxi argitaratu den nutrizio piramide berriaz hitzaldia eskainiko du gaur iluntzeko 19:00etan Edurne Simon EHUko irakasleak. Aurrez, 'Faktoria'n izan dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nutrizio piramide berria ez da erabat berria, baina kontuan hartzeko hainbat aldaketa dakartza. Oinarrian ariketa fisikoa eta oreka emozionala ageri dira. "Ariketa fisikoa 60 minutu egunean edo astean 300 minutu, hori da gomendagarria", zehaztu digu 'Faktoria'n Edurne Simon EHUko nutrizio irakasleak.

Ura ere oinarrian jarri dute. "Ezinbestekoa dugu ura, eta egarria dugunean ura hartu beharko genuke, ez beste janari batzuk. Eta beste edari batzuk hartzekotan, energetikoak ez direnak", zehaztu digu. Egunero hartzekoen sailean barazki, fruta eta lekaleekin batera, esnekiak ere ageri dira. Esnekien aurkako iritzi korronteaz galdetu diogu. "Esnekien defendatzaile sutsua naiz ni, esnea edo esnekiak behar ditugu kaltzio iturri ezinbesteko gisa".

Azukrea eta gozokiak daude piramidearen goi-goian. "Badugu osasunean duten eragin kaltegarriaren berri, eta, gainera, ez dute nutrizio arloko ekarpenik". Xehetasun gehiago, Edurne Simonek 'Faktoria'ri eskaini dion elkarrizketan.

elkarrizketan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)