Kargatzen...
Itxi

Erraustegiaren alde

J.I. Asensio: 'Argi diot erraustegia ez dela arriskutsua herritarrentzat'

Erraustegia oraingo sistema baino "merkeagoa" eta "garbiagoa" dela nabarmendu du Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako ingurumen diputatuak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gaur eraikitzen hasi diren Gipuzkoako erraustegia zabortegiak baino garbiagoa da Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak 'Faktoria'n esan digunaren arabera. Hori frogatzeko, jakinarazi du erraustegiak tximiniatik isuriko dituen gasak uneoro neurtu eta informazioa herritarren esku jarriko dutela. Bestalde, nabarmendu du erraustegia egiteko Aldundiak urtero orainduko duen diru kopurua egungo sistemak eragiten duen gastua baino txikiagoa dela.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)