Itxi

Hezkuntza greba

'Sailburuak hezkuntza defendatzen ez badu, kargua utz dezala'

Xabier Irastorza, ELA sindikatuko ordezkaria Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hezkuntza ez unibertsitarioan sindikatuek deitu duten greba egunean, Xabier Irastorza ELAko sindikatuko ordezkariak Eusko Jaurlaritzan jarri du begirada, 'Faktoria'n. Irastorzaren hitzetan, Lakuak bere esku du hezkuntza sistema publikoaren gabeziak konpontzea. ELAko arduradunaren ustez, larria da jeltzaleek PPrekin sinau duten akordioan, hezkuntza defendatzeko punturik ez jaso izanak. Horrek esanahi bakarra du bere iritziz: "Eusko Jaurlaritzari ez zaizkiola axola edo are gehiago, bat datorrela popularren politikarekin eta Espainiak agintzen dizkion murrizketak ondo datozkiola".

Horren aurrean, erronka bota dio Cristina Uriarte sailburuari: "benetan uste badu hezkuntza lehentasuna dela, defenda dezala eta Espainiako gobernuari aurre egin diezaiola. Bestela, bere kargua utz dezala".

ua utz dezala".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)