Itxi

Bidaia arrakastatsuak

Iker Iriarte: 'Kruzeroak ligatzeko leku ona izan litezke'

Iker Iriarte alegiarrak zazpi urte daramatza gurutzaontzi edo kruzeroetako gida moduan. Denboraldia bete-betean hastear dela, berarekin eta Manolo Zubillaga kruzerozalearekin hitz egin dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

7 urte daramatza Iker Iriartek kruzero edo gurutzaontzietako gida moduan. Baina ez da itsasoan ibiltzen, Europako ibaietan baizik. "Danubio, Rhin, Volga, Sena eta Rodano ibaietako gurutzaontzietan", Iriartek berak 'Faktoria'n argitu digunez.

Gurutzaontzietan lanean nola hasi zen galdetuta, "nire bizitzari zentzua ematen diona bidaiatzea da, eta, bidaiatuz bizi ahal izateko, batzuetan bidaiatzetik ere bizi beharra daukat. Horrela hasi nintzen gida bezala eta kruzeroetako gida naiz azken urte hauetan", azaldu digu.

Manolo Zubillaga aretxabaletarrak 14 bat kruzero ditu eginak, itsasoan gehienak baina baita ibaietan ere. "Jende asko egoten da, polita da, gauza interesgarri asko… Kruzeroan hamaika leku bisita ditzakezu, barkuan gura baduzu paseatzea eskaparateak ikusten egin dezakezu, hiri batean egongo bazina bezala da. Espektakuluak ere zoragarriak dira: Dantza, kabareta, kantariak..." Itsaso txarrarekin izan dituen gora beherak ere kontatu dizkigu Zubillagak.

Ligatze kontuen inguruan ere galdetu diogu Iriarteri. "Denetik ikusitakoak gara. Ligatzen duen jendea, banandu den jendea ere bai...". Gustora egon gara Faktorian Iker Iriarte eta Manolo Zubillagarekin.

Zubillagarekin.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)