Irakurzaletasuna
Booktrailerra: Liburua eta teknologia berriak uztartuta
Axular lizeoko ikasleek irabazi dute Galtzagorri elkartearen Booktrailer lehiaketako publikoaren sari bat. Saridunak eta Galtzagorri elkarteko Iñaki Markotegi izan ditugu Faktorian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Liburu bat ikus-entzunezko trailer bihurtzea, hori da Booktrailerra. Gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko modu egokia izan liteke. "Beste modu batzuk erabili nahi ditugu gazteei irakurzaletasuna bultzatzeko. Euskaraz irakurtzeko aukera zabala dago gaur egun", adierazi digu Galtzagorri elkarteko Iñaki Markotegik 'Faktoria'n.
Lehiaketako publikoaren sariarekin, 200 euroko bonoa irabazi dute Axular lizeoko ikasleek liburu eta diskotan gastatzeko. Sariarekin pozik hitz egin digute Manex Gerra eta Amaia Arostegi ikasle saridunek. Booktrailerraren helburua "liburuaren mamia hartu, eta trailerra ikusten dutenentzat liburua erakargarri egitea” da Arostegi eta Gerraren ustez. 'Faktoria'n eman dizkigute euren lanaren inguruko xehetasunak.
ko xehetasunak.