Itxi

Balea Urdina

'Gurasoak ez dira obsesionatu behar'

Garbiñe Agiriano psikologoaren aholkuak, kezka piztu duen jolas arriskutsuaren inguruan

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nerabezaroa oso garai zaila da, bizitza bera ere zalantzan jartzera irits gaitezkeen aro nahasia. Erraza da 'Balea urdina' bezalako jokoen atzaparretan erortzea. Garbiñe Agiriano psikologoari galdetu diogu 'Faktoria'n zertan datzan jolas arriskutsu hori, zergatik zabaldu den nerabeen artean eta gurasoek zer egin dezaketen haien seme-alabak laguntzeko.

Agirianok esan digu erraza dela nerabeak manipulatzea eta horrelako jolas batean sartzea. Horrelako sare batean erortzen den nerabe bat ez da "emozionalki ondo aurkitzen. Depresioa, antsietatea izan ditzake eta ez du bere burua integratua aurkitzen. Autoestima baxuko gazteak dira beste pertsonen aginduak betetzeko prest daudenak".

Hala ere, gurasoak es obsesionatzeko esan du gure psikologoak. Gaiaz hitz egiteko lasaitasunez, eta seme-alaben iritziak eta ikuspegiak entzuteko prest egon, nahiz eta entzuten duguna gustuko ez izan.

Halaber, 'Balea Urdinari' aurre egiteko sortu den 'Balea Arrosa' jolas alternatiboaren berri ere eman digu Garbiñek. Brasilen sortu da eta jolas honen helburua, 50 frogaren bidez, besteei laguntzea da: "gauza negatiboak erraz zabaltzen dira baina gauza positiboak ere bai".

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)