Itxi

Emakumeen bira

Ane Santesteban:'Istripuaren ostean beldurra pasatzen dut entrenatzerakoan'

Emakumeen Bira amaitu berritan izan dugu gurekin Ane Santesteban errenteriarra. Atzoko etapa gogorra egin zitzaion baina eman duen mailarekin, gustura dago.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Duela bi hilabete ezbehar larria izan zuen Ane Santestebanek. Bide bazterrean aurkitu zuten konorte gabe, itxuraz kotxe batek jota. Orduan, urtebete aipatu zioten errekuperatzeko baina dagoeneko lasterketetan eta goi mailan da. Ez dira aste errazak izan, hala ere. "Negar asko egin nuen berriz bizikleta gainean jartzean. Ematen zuen bizitzako lehen aldia zela txirrindan nebilena", gogoratu digu 'Faktoria' saioan. Egun hartako ezer ez du gogoratzen, ezta aurreko egunekoa ere. "Oraindik ere memoria arazo batzuk ditut, baina normala omen da".

Onartu digunez, "zaila izango da argitzea zer gertatu zen, lekukorik ez dagoelako. Atzo istripua izandako lekutik pasa ginen Emakumeen Biran eta gogorra izan zen. Argituko balitz lasaiago geratuko nintzateke, jakingo genukeelako benetan zer gertatu zen".

Berriz ere goi mailan dago, baina gauzak aldatu direla onartu du Santestebanek. "Istripuaren ondoren, sensible geratu naiz, eta beldurra pasatzen dut entrenatzerakoan". Ane Santesteban, gaur, protagonista 'Faktoria'n, Emakumeen Bira amaitu berritan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)