Herriarteko txapelketa
Joseba Otaegi, aizkora eta errimak zorroztuta
Joseba Otaegi aizkolari bezala ezagutu izan dugu orain arte, baina larunbatean Gipuzkoako herriarteko bertso txapelketako finala jokatuko du. Igandean berriz urrezko aizkolarien saioa du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Aspertzeko astirik gabe" dabil Joseba Otaegi zizurkildarra. Aizkorako ohiko jardunari bertsoak gehitu zaizkie azken hilabeteetan. Otsailean hasi zen Gipuzkoako herriarteko bertsolari txapelketan, eta urratsez urrats, finalera iritsi da bere taldearekin.
Larunbatean 17:30etan izango da finala Asteasu Zizurkilgo Karidadeko Benta taldea (Joseba Otaegi, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika) eta Amasa Villabonako Am...ona taldeen artean (Oihana Iguaran, Amaia Agirre, Beñat Iguaran eta Ander Goikoetxea). Finalaren atarian izan dugu 'Faktoria'n eta bere bi arloak, bertsolari eta aizkolariarena aztertu ditugu ezusteko gonbidatu eta guzti!