Kargatzen...
Itxi

Unai Ortuzar

'Kide sozialisten onespena behar dute itun handiek, EAJ-PSE itunak ere bai'

Idoia Mendiaren lehiakide izateko abalak erraz lortuko dituela uste du Lemoako Udaleko zinegotziak. Adierazi du babesak badituela, besteak beste, Durangaldean, Barakaldon eta Errenterian.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Unai Ortuzar Lemoako zinegotzi eta Arratiako talde sozialistako ordezkariak gaur aurkeztuko du PSE-EEko idazkari nagusi izateko hautagaitza. Ekaineko kongresura begira behar dituen 500dik gora abalak erraz lortuko dituen esperantza agertu digu Euskadi Irratiko 'Faktoria'n egindako elkarrizketan. Azaldu du Idoia Mendiarekin duen diferentzia ez dela programatikoa eta zehaztu du "hura aparatokoa dela esan duen arren, termino horrek ez duela inor gutxiesten".

Bere hautagaitzaren helburua militanteei indarra ematea dela eta, Pedro Sanchezen ildoari jarraiki, akordio handiek "militanteen onespena behar" dutela defenditu du. Alde horretatik, PSE-EEk EAJrekin sinatutako akordiok ere berme hori beharko zukeela iritzi dio.

Alderdi Sozialistako Kongresu Federalak onartuko duen proposamenean "nazio-aniztasuna" terminoa sartzeko Pedro Sanchezen taldeak egin duen zuzenketaz galdetuta, berriz, zehaztu du idazkari sozialista berriak "kontzeptu kultural gisa onartzen duela nazioa".

 

ong>".

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)