Itxi

Naturako bitxikeriak

Xabier Lasaga: 'Olagarro ama hil egiten da ugaldu ondoren'

Olagarroak leku itxian ugaltzea oso ezohikoa da eta hori gertatu da Donostiako Aquariumean. Oraindik egunero ari dira jaiotzen kumeak baina zalantza da bizirik jarraituko ote duten. Bertan izan gara.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Olagarroa emea harriak mugitzen ari zela ohartu ziren duela bi hilabete inguru. "Harritu ginen, olagarroa hasi zelako harriak mugitzen eta hausten. Kobazulo bat antolatzen hasi zenean esan genuen, 'ui hemen zerbait gertatzen da!' Ohartu ginen zorionekoak ginela ernari zegoelako", adierazi digu 'Faktoria'n Xabier Lasaga Donostiako Aquriaumeko komunikazio arduradunak.

Olagarro emea hil egiten da ugaldu ostean, ernari jarri ondoren ez baitu jaten eta kobazuloan sartuta egoten baita. Dena den, oraindik bizi da eta egunero kume berriak jaiotzen dira. "Milaka jaiotzen dira egunean zehar eta naturan ere oso gutxi ateratzen dira aurrera, hemen ez dakigu zer gertatuko den". Esperantza handirik ez dago, hala ere. “Inoiz ez da lortu olagarrokumeak itxitako lekuetan aurrera ateratzea”.  Olagarroen inguruko bitxikeria gehiago kontatu dizkigu Lasagak 'Faktoria'n.

ak 'Faktoria'n.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)