Itxi

Pailazoak ospitalean

Irrikiclown: 'Haurrek ospitaleko giroa ahaztea da gure helburua'

2008. urtetik dabiltza Irrikiclown taldekoak Gurutzetako ospitalean dauden haurrak alaitzen. Sebas Gutteritge taldeko kidea izan dugu euren lanaren eta daukaten corfounding kanpainaren berri ematen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

2008. urtetik dabiltza Irrikiclown taldekoak Gurutzetako ospitalean dauden haurrak alaitzen. Pailazo lanetan dihardute boluntario gisa, eta, batez ere, pediatria eta onkologia sailean dauden haurrekin egiten dute lan. Gaur goizean Sebas Gutteritge taldeko kidea izan dugu 'Faktoria'n.

Gutteritgek azaldu digu crowdfunding kanpaina bat jarri dutela martxan, sarrera ekonomikoak lortzeko asmotan. Taldeko kideek musutruk lan egiten duten arren, lanean diharduten pailazoek ordainsaria jasotzen dute haien lanagatik.

Lan hori ordaindu ahal izateko, diru kopuru jakin bat biltzea dute helburu, eta horretarako laguntza eskatu dute. Izan ere, diru laguntza publikorik jasotzen ez dutela aipatu digu Gutteritgek. www.migranodearena.org webgunean egin daiteke dohaintza, eta norberak egoki ikusten duen diru kopurua eskaini dezake.

eskaini dezake.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)