Kargatzen...
Itxi

Izatezko bikoteak

'Gaur egun, ezkondutako eta izateeko bikoteen eskubideak parekatu dira'

Iban Ugarte abokatuak azaldu dizkigu ezkondutako bikoteen, ezkongabe daudenen eta izatezko bikoteen eskubideen artean dauden desberdintasunak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Datuei kasu egiten badiegu, izatezko bikoteen kopurua handitzen ari da Euskal Herri osoan. Iruñeko datuak esanguratsuak dira: pasa den urtean, ezkondutakoen halako bi izan ziren izatezko bikoteen errondal izena emandako bikoteak. 223 bikote ezkondu ziren, ia 500 izan ziren izatezko bikote gisa osatu zirenak.

Bai Nafarroan, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, izatezko bikoteen arau propioak ditugu, eta Ipar Euskal Herriari dagokionez, Frantzia osorako onartu zen PACs edota "elkartasunerako hitzarmen zibila" onartu zuten 1999. urtean.

Eskubideak parekatzen ari dira baina, oraindik badaude aldeak. Iban Ugarte abokatuak argitu dizkigu zalantzak, 'Faktoria'n.

/a>'n.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)