Plataforma digitalak
'Netflix aukera bat da ikus-entzunezko euskal profesionalentzat'
Aretoetan estreinatzekoak ez diren filmak lehiatik kanpo uzteko Cannesek hartu den erabakia eraginkortasun eskaseko "marketing matxinada" izan dela uste dute Aritz Galarza eta Iñaki Gomezek.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Netflix eta Interneteko plataforma handiek aukera berria zabaldu diote euskal ikus-entzunezkoaren sektoreari, alde batetik profesionalentzako leiho berria zabaldu delako eta, bestetik, hemen egiten diren produktuak munduko edozein lekutan ikusteko aukera eskaintzen dutelako. Hori da, adibidez, Loreak filmak egin zuen bidea, eta horregatik uste du Iñaki Gomez Irusoin etxetik film horretan ekoizle aritutakoak, arrisku baino abantaila gehiago dakartzala. 'Faktoria'n harekin hitz egin dugu, Aritz Galarza ETBko Programazio eta Erosketa buruarekin batera.
Galarzak ere uste du plataformak ugaritu ahala, produktu gehiago sortuko dela, kalitate handiagokoak eta horrek merkatua aberastu egingo duela, nahiz eta "orain esklusiboki kudeatu nahi duten euren bidetik sortutako produktua".
Alde horretatik, Canneseko jaialdiaren ondotik hartutako erabakia (lehian ezingo dute parte zinema aretoetan estreinatzekoak ez diren filmek) eraginkortasun eskasa izango dutela iritzi diote. "Marketing matxinada izan da", esan du Galarzak.
>