Itxi

Pello Urizar

'Badakigu nola egin behar ditugun gauzak EA barruan zubiak eraikitzeko'

EH Bilduko koordinatzaile nagusi izateko hautagaia ez dagoela itxita adierazi du Pello Urizarrek. "Datozen orduetan" erabakiko dute Otegi babestu edo beste izen bat proposatuko ote duten.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Pello Urizar Eusko Alkartasunaren idazkari nagusi berriz hautatu dute, eta, kargua berretsi berritan, 'Faktoria'n izan dugu. EAk "datozen orduetan" erabakiko du EH Bilduko koordinatzaile nagusi izateko Arnaldo Otegiren hautagaitza babestuko duen, edo beste izen alternatibo bat proposatuko duen. "Filosofiez gain, adostasunak inportantzia izango du refundazio prozesuan. Alderdiez gain, kanpotik datozen izenei lekua utzi behar zaie", esan du Urizarrek.

Urizarrek berretsi du euren alderdia hausteko "kongresuaren aurreko faseetan ikusi genuen arriskua" gainditu dela, eta bizirik dagoela EAren proiektua. Hemendik aurrera, konfidantza berreskuratzeko lan handia egin beharko dutela onartu du, baina badakitela "etxe barruan zubiak eraikitzeko gauzak nola egin behar" diren. Alderdiko zuzendaritza kontsentsuantua izateko proposamena bozketa baino hamar minutu lehenago jaso zutela adierazi du eta hori onartzea "puzzle bat mailukadaz osatzea bezelakoa" litzatekeela. Adierazi du, nolanahi ere, kritikoak izan diren pertsonak lantaldeetan sartuko dituztela hemendik aurera eta adierazi du, baita ere, aurki Carlos Garaikoetxea lehendakariarekin elkartzeko asmoa duela.

 

 

 

>

 

 

Bideoak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)