Carmen Agoues
'Gizarteak dituen arazo nagusiak EHUko udako ikastaroetan daude'
Bihar abiatuko da aurtengo ekitaldia. Dagoeneko, 5.000tik gora lagunek eman dute hitzaldi, kongresu eta mintegietan parte hartzeko izena
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bihar abiatuko ditu Euskal Herriko Unibertsitateak udako ikastaroa. Miramarren ez ezik, Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko beste egoitza batzuetara ere zabalduko dira jarduerak. Irailaren 15era bitartean, 190 jarduera eskainiko dira guztira, ikastaro, kongresu, internet bidezko ikastaro eta jarduera irekietan. Carmen Agoues ikastaroetako zuzendariaren arabera, "gizarteak dituen arazo nagusi guztiak" aztertuko dituzte aurtengo ekitaldian, besteak beste, zibersegurtasuna, ekonomia zirkularra, zahartzaroa edota pentsio sistemaz.
Antolatzaileak oso pozik daude aurtengo matrikulazioarekin. Agouesek azaldu digunez, ikastaroak hasi aurretik dagoeneko 5.000 lagunek eman baitute jardueraren batean parte hartzeko izena. Ikastaroek, batez ere, jende heldua erakartzen dute, baina azken urtetan egiten ari diren ahaleginari esker "aurten gazte gehiago erakarriko dituztela" uste dute.