Angel Oiarbide
'Abertzaleak ez direnen atxikimentua ugaritzen ari da herrietan'
Gaurko egunez orain lau urte sortu zen Gure Esku dinamika, Ficoban egindako jaialdian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gure Esku Dago dinamikarentzat, 2019an ziklo bat ixten da, eta beste bat ireki. Beren buruari jarritako erronkari erantzuten dio, horrenbestez, herritarren ituna osatzeak. Euskal herritarren erabakitzeko eskubidea nola gauza behar den erabakitzea, alegia. Herritarren itun hori, abertzaleen indar metaketatik haratago doala nabarmendu du Angel Oiarbidek 'Faktoria'n, demokraziaren aldekoak direnen indar metaketa lortu nahi dute, eta bide onean doazela gaineratu. "Abertzaleak ez direnen atxikimentua ugaritzen ari da herrietan", esan du, dinamikaren 4. urteurrenean.
Larunbatean, mosaiko ikusgarria osatu nahi dute Bilbon; munduari beste behin ikusarazteko, Eskozia edo kataluniaren antzera, badagoela herri bat etorkizuna erabaki nahi duena.
aki nahi duena.