Erresuma Batua
Should I stay or should I go
Erresuma Batuan atzo egin zituzten hauteskundeen emaitzen kontaketa bukatzear dela, hemendik aurrera gertatuko denaren analisia egin dugu lau gonbidaturekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Erresuma Batuan atzo egin zituzten hauteskundeetako emaitzen kontaketa amaitzear zela elkartu ditu 'Faktoria'k hemendik aurrera gertatuko direnen gakoen analisia egin diguten lau lagun: Mikel Susperregi, Hondarribian jaiotako zientzialari britainiarra; Nere Arruti Eskozian bizitutako MUko irakaslea; Koldo Casla London Collegen giza eskubideei buruzko ikerlari ari dena; eta Arantza Elizondo, soziologoa, EHUko irakaslea eta London ikerketa egonaldia egiten ari dena.
Theresa Mayrentzat emaitza onak izan ez diren arren, ez dira bat etorri haren etorkizunari buruz. Susperregiren arabera, "ez da hondamendia izan, atsekabe bat izan da” eta beraz, "Theresa Mayk ez du dimitituko". Koldo Caslaren arabera, aldiz, Mayk "lehen postua lortu arren ez ditu hauteskundek irabazi". Nere Arrutiren iritziko aldiz, "krisi eguna da gaurkoa. Brexit gogorraren aldeko apustua egin zuen Mayk eta apustua gaizki atera zaio".
ki atera zaio".