Kargatzen...
Itxi

Iker Galparsoro

'Harrituta gaude Goierri Valleyn sartzeko izan dugun eskari kopuruarekin'

Joan den astean aurkezpena egin zenetik, eskualde bertako enpresa txiki eta ertain askok agertu dute bertan sartzeko interesa: 15-20 gehiago izango dira aurki.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Joan den astean aurkeztu zutenetik, eskualde bertako enpresa txiki eta ertain askok agertu dute Goierri Valley aliantzan sartzeko interesa. Iker Galparsoro Goieki agentziako kudeatzaile gerenteak 'Faktoria'n azaldu digunez, aurki, 15-20 lantegi gehiago batuko zaizkio erakundeari.

Momentuz, 33 enpresa bildu dira aliantzan: CAF, Irizar edo Jasoren moduko enpresa handiak daude, eta haiekin batera enpresa txiki eta ertainak. Guztien artean, 5.800 langile enplegatzen dituzte.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)