Kargatzen...
Itxi

Laguntza humanitarioa

Aritz Lopez Treku, Mugarik Gabeko Medikuak Elkarteko logista

Dozenatik gora herrialdetan aritu da osasun arloko zaintza eskaintzeko behar den antolaketaren arduradun gisa.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aritz Lopez Treku Mugarik Gabeko Medikuak elkartean aritzen da, logista lanetan. Dozenatik gora proiektutan aritu da, Congo, Sierra Leona, Afganistan, Indonesia edota Bolivian. Datorren astean, Mexikora abiatuko da, Gobernuz Kanpoko Erakundeak han dituen hiru proiektuak koordinatzera. Euren lanaren berri eman digu 'Faktoria'n.

Mugarik Gabeko Medikuak elkarteko lana proiektuka antolatzen da eta, gehienetan, logistakoak izaten dira gatazkalekuetara iristen lehenengoak. Lopez Trekuk azaldu du, lekuan lekuko "jendearekin harreman etengabekoak izatea dela inportantea, krisi humanitarioak lehertu aurretik irits daitezen eurak. Bestela, berandu izaten da". Gobernuz Kanpoko Erakundeek bertako gizarte antolatuaren lana ordezkatu ote duten galdetuta, Lopez Trekuk zera erantzun du: "MSFn bertako Gobernuekin egiten du lan, ospitale publikoetan sartzen gara eta hango jendearekin egiten dugu lan".

iten dugu lan".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)