Kargatzen...
Itxi

Hipercor 30 urte

'ETAk barkamena eskatu behar du, zauriak ixteko'

Roberto Manrique, Hipercorreko biktima Euskadi Irratiko Faktorian.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

1987ko ekainaren 19an, ETAk Bartzelonako Hipercor saltokian utzi zuen leherkariak, 21 hildako eta 45 zauritu utzi zituen. ETAren atentatu odoltsuena izan zen eta orduko eta gaur egungo agintari politikoek aitortu dute, inflexio puntua izan zela, baita ezker abertzale barruan ere.

Roberto Manrique Hipercorreko harakina zen urte hartan. Bonbak bete betean hartu zuen eta zauri larriak izan zituen. Talde terroristen biktima katalanen presidente izan da urtetan eta AVTko zuzendaritzan ere izan da. Hipercorreko biktimak 'Faktoria'n esan digunez, uste du ETAk barkamena eskatu beharko lukeela.

 

keela.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)