Kargatzen...
Itxi

LGTB harrotasuna

Harrotasun erakustaldia VS aldarrikapena

LGTBI + kolektiboan lehendik bazen eztabaida areagotu egin du Madrilen egingo den world pride-ak. Gehituko Aintzane Muguruzak eta Kattalingorriko Raul Lopezek jarrera kontrajarriak agertu dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gaur aurkeztuko da World Pride, gay harrotasunaren undu mailako agerraldiaren egitaraua. Madrilen egingo da aurten.

Uztailaren batean egingo da 'parade' edo karroza desfilea. Hori izango da ekitaldi nagusia. Azken urteotan jendetza biltzen zuen ekitaldia zen, baina mundo mailako 'pride' izendapenak, ehundaka mila  lagun elkartuko ditu Madrilen: seguru jotzen dira bi milioi lagun eta antolakuntzatik, COGAM elkartetik, hiru milioira irits daitezkeela iragarri dute.

Bilbon ere antolatu da 'Bilbao Bizkaia Pride 2017'. Ostegun honetan bertan hasiko dira ekitaldiak, eta desfilea, berezia, San Juan egunez egingo dute, datorren larunbatean. Itsasadarrean izango da, eta hortik, jarri dioten izena ere: Ur parade.

Ekitaldi hauen harira indartu egin da LGTBI + mugimenduan baitan aspaldi samarretik gertatzen ari zen eztabaidaPride-a, harrotasunaren eguna, erakustaldia izan behar ote duen  edota, aldiz, aldarrikapenari eutsi behar ote zaion.

Jarrera kontrajarri horiek azaldu dituzte 'Faktoria'n Aintzane Muguruza Gehitu elkarteko bozeramaileak eta Raul Lopez Nafarroako Kattalingorri elkarteko idazkariak. Gehitukoak, Madrilekoaren antolatzaile diren aldetik, defenditu egin du eredua. Raul Lopezek, bestetik, ekitaldi honen antzean dauden interes merkantilizistak salatu ditu.

ak salatu ditu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)