Juan Mari Atutxa
'Ez daukat zalantzarik. Ertzaintzak ez du torturatu'
Autokritika egin du Lasa eta Zabalaren gorpuzkinak Tolosara eraman zituztenean gertatutakoaz: "Gatazka negargarria izan zen"
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Estrasburgotik aldeko epaia jaso eta astebetera, ardura politikoetan izan zuen ibilbidearen errepasoa egin du Juan Mari Atutxak, 'Faktoria'n. Ukatu egin du Ertzaintzak inoiz torturatu duenik. "Ez daukat zalantzarik. Ertzaintzak ez du torturatu", azpimarratu du tinko. Ardura horretan egon zen garaiari buruzko autokritikarik egiten ote duen galdetuta, erantzun du 1995ean Lasa eta Zabalaren gorpuzkinak etorri zirenean hartu zituzten erabakiak aldatuko lituzkeela: "Izan genuen gatazka. Irudia penagarria izan zen. Kolpeak, odola... negargarria izan zen", esan du.
Atutxak gogoratu du "Legebiltzarrera bizirik iristea helburu" zuen garai berean leporatzen ziotela terroristekin bat eginda aritzea, Sozialista Abertzaleak taldea ez desegiteagatik. Legebiltzarreko presidente gisa egindako lanaren duintasuna defenditu du, eta gaineratu du ez duela barkamen eskaririk espero, ez epaitegietarako bidera bultzatu zuten legebiltzarkide batzuren batetik ezta Espainiako Gobernuaren partetik ere.
n partetik ere.