Kargatzen...
Itxi

Euliak uxatzen

58 zenbakiak euliak uxatzen ditu

Bizkaiko pare bat saltokitan ikusi dugun irudi bitxiak harrituta utzi gaitu. Paper batean idatzitako 58 zenbaki handi bat eskegi dute dendetako paretetan. Euliak uxatzeko balio omen du metodo honek.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Intsektizidaren alternatiba diren metodo ugari daude, baina sekula ez genuen horrelakorik ikusi. Paper bat hartu, 58 zenbakia idatzi eta paper hori paretan jarri. Hain sinplea den metodo horrek euliak uxatzen omen dute. Bizkaiko pare bat saltokitan ikusi dugu, eta 'Faktoria'n, metodoa zertan datzan jakin nahi izan dugu.

Joseba Urrutikoetxea Arrigorriagako El caserio jatetxeko arduraduna da. Kontatu digu jatetxea paperez beteta dutela: jangelan, barran, sukaldean… eta haiei funtzionatu egin omen die. Esaten da 58 zenbakiak efektu optiko berezi bat sortzen duela eulien begietan, eta amarauna erraldoi bat ikusten ei dute. Hala ere, teknika honek ez omen du inolako oinarri zientifikorik.

zientifikorik.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)