Kargatzen...
Itxi

Laguntza eskaera

Olinpiar jokoak jomuga, baina etxetik urrundu gabe

Lidia Yarza judokak ez du goi mailako atletentzat Madrilen dagoen zentrora joan nahi, eta, etxean, Hondarribian, biziz jarraitu nahi du olinpiar jokoetarako txartela lortzeko borrokan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ellas son de aquí lehiaketan parte hartzen ari da Lidia Yarza judoka hondarribitarra. 9 proiektu ari dira lehian dirua zertarako behar duten azalduz. Irabazleari diru saria emango diote. Irabazteko, ordea, jendearen babesa behar du. Lidia Yarzaren istorioa jaso nahi izan dugu gaur 'Faktoria'n.

Judoka da, 21 urte ditu, 4 urterekin hasi zen judoa egiten, gazte mailetan mundu mailan puntan ibili da eta, orain, olinpiar jokoak diru jomuga. Ez du ordea, joan nahi Madrilera, eta hori da eskaintzen dioten aukera. Bere aldetik, etxean biziz lortu nahi du txartela baina horrek gastu guztiak bere gain hartzea dakar. Hori dela eta, gastuak arintzeko lehiaketa batean ari da parte hartzen eta jendeari babesa eskatu nahi dio. “Ez dut nahi jendeak bere dirua ematea, Ellas son de aquí lehiaketan bideoa aurkeztu dut eta irabazlea diruz lagunduko dute. Jendeak nire bideoa atsegitea da lehiaketa irabazteko beharrezkoa", esan digu Yarzak.

an digu Yarzak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)