RADAR MUGIKORRA
Radar mugikorra barrutik ezagutzen
Euskal Herriko hainbat hiritan daude radar mugikorrak. Bide segurtasuna bermatzeko erabiltzen diren arren, ez dira askoren gogokoak. Gaur, Donostiakoa barrutik ezagutu dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Donostiako bide segurtasun agenteekin izan gara gaur goizean 'Faktoria'n. Kontatu digute egunean hainbat kokapenetan egiten dutela lan; aurrez, webgunean ikusgai daude puntu horiek. Gune hauek erabakitzeko orduan hainbat faktore hartzen dituzte kontuan; herritarren eskaerak, zarata guneak, eskola inguruak… hainbat dira zaintzen diren bideak.
Azaldu digute helburua ez omen dela dirua lortzea, gidariak kontzientziatzea baizik. Hala ere, radar mugikorrak isunak jartzen ditu, diru zigorrak ez ezik, puntuak ere kentzen dituzte. Gai honen inguruko hainbat uste ere ezeztatu dizkigute agenteek. Esan digute haiek ez dutela komisiorik irabazten jarritako isun bakoitzeko, egunean jarri beharreko isun kopuru minimorik ere ez omen dute.
Asko dira abiadura mugak gainditzen dituzten gidariak. Erreportaje hau grabatu bitartean, adibidez, 500 eurorekin eta sei punturekin zigortu zuten gidari bat.
ten gidari bat.