Itxi

Abizenen lehentasuna

Abizenen legedi berria, ostiraletik aurrera

Gurasoen abizenak maila berean egongo dira bihartik; gurasoak ados jarri beharko dira seme-alaben abizenen hurrenkera erabakitzeko. Inma Ansotegi abokatuak azaldu digu legedi berria ‘Faktoria’n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Azken aldian posible izan den arren amaren abizena lehenengo jartzea, bihartik aurrera aitaren abizenak orain arte izan duen lehentasun legala galduko du. Modu horretan, sor litezkeen eragozpen juridiko guztiak desagertuko dira. Inma Ansotegi abokatuak azaldu digu legedi berria 'Faktoria'n.

Gurasoen artean adostasunik ez badago, erregistro zibileko arduradunak hiru eguneko epea emango die gurasoei adostasun bat lortzen saiatzeko. Adostasunik lortuko ez balute, erregistroko arduradunak erabakiko du haurraren abizenen hurrenkera. Lege berriak esaten du haurraren interesaren arabera erabakiko duela erregistroko arduradunak. Dena den, Ansotegiren ustez, nahiko arau abstraktua da, ez dagoelako irizpide finkorik.Ansotegik esan digu gurasoen arteko eztabaidak eman izan direla, bikoteak banantzera ere iritsi omen dira.

Beste aldaketa batzuk ere ekarriko ditu legedi aldaketa honek. Adibidez, gurasoen bi abizenak elkartuta abizen konposatua sortu ahal izango da, preposizio edo gidoi bat tartekatuta bi abizenen artean.

Legearen inguruko xehetasunak eta beste hainbat bitxikeria entzungai Inma Ansotegirekin izan dugun elkarrizketan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)