Itxi

KALIGRAFIA IKASTAROA

Eskuzko idazketa, uste baino biziago

Pantailez inguratuta gauden honetan badira, oraindik, eskuz idazten dutenak. Kaligrafia ikastaroa ematen ari dira Bilbon egun hauetan eta bertan izan da ‘Faktoria’.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Begoña Viñuela da Caligrafia Bilbao estudioko arduraduna. Hark azaldu digu gaur egun ez diogula behar adinako garrantzirik ematen, gaur egun, eskuzko idazketari. Viñuelaren arabera, ideiak eta sentimenduak transmititzeko orduan erabilgarriagoa da eskuzko idazketa.

Kaligrafia ikastaro honen helburua ez omen da polit idazten ikastea, historikoki egin diren letra motak erakustea baizik. Tipografia erromatarra, gotikoa, ingelesa eta abar. Dena den, gakoa omen da hizki guztien bateratzea eta armonia lortzea.

Kaligrafia ikastaro honen gaineko informazio guztia dago entzungai gaurko elkarrizketan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)