Literatura
Kontrapas liburu denda, literatur zaleen paradisua
Baiona ttipian kokatuta dagoen liburu dendari historia dario ertz guztietatik. Bea Candy-bercerecth jabea literatur zale sutsu da, eta aintzinako liburuen bilduma ederra du bere dendan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Idazle ahantzien maitale" dela onartuz hasi du elkarrizketa Bea Candy-berceretch-ek. 20 urte daramatza Kontrapas liburu dendaren jabe moduan baina 60 baditu jada dendak.
Sartu orduko ohartuko da bezeroa ez dela ohiko liburu denda bat, 2 eurotan salgai liburuak, hartu eta utzi doan egin daitekeen liburu sorta bat, aintzinako liburuen bilduma bikaina...
Kontrapaseko jabearekin solasaldi goxoa izan dugu eta euskaraz mintza praktika egin dugu, bide batez.
Uda honetarako bisitaleku aproposa da Faktoriak bisitatu duen Kontrapas.