NAPOKA IRIA
'Nahiago amaiera eman gure ibilbideari, ginen horri begira egotea baino’
Ostiralean jarriko dio amaiera Napoka Iria bikoak beraien ibilbideari. 2005ean elkartu ziren lehen aldiz, eta orain, hamabi urte beranduago, emango dute azken kontzertua.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Miren Narbaizak eta Ander Mujikak osatzen dute bikoa. Gaur goizeko ‘Faktoria’n haien ibilbidearen inguruan hitz egin dugu, amaiera honen nondik norakoak ere errepasatu ditugu. Azaldu digute amaiera espontaneoki etorri dela. Bien artean erabaki dute beraien ibilbidea amaitutzat ematea, zerbait naturala bailitzan.
Eszenatokitatik denboratxo bat aldenduta egon ostean, berriz ekin zioten elkarrekin musika jotzeari. Hala ere, itzulera horretan konturatu omen ziren proiektuari bukaera jartzeko ordua iritsi zela. Narbaizak azaldu digu nahiago izan dutela amaiera idaztea, garai baten izan zirenari begira egotea baino.
Beraien ibilbidean momentu gazi-gozoak bizi izan dituzten arren, momentu onek gehiago balio dutela argi utzi digute. Ziur beraien ibilbidean bizi izandako momentu on horiek guztiak beraien azken kontzertuan islatuko direla; ostiral honetan, Eibarko Koliseo antzokian.
ong> antzokian.