Eibar - eragin ekonomikoa
'Futbol taldeko mozkinak, ikerketa eta garapenera bideratuko ditugu'
Jon Ander Ulazia, Eibarko administrazio kontseiluko idazkaria, Euskadi Irratiko Faktorian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Eibar futbol taldea, azken urteetan, herria eta eskualderako eragile ekonomiko bihurtu da. Taldea Espainiako futbol txapelketako lehen mailara igo zenetik (orain lau urte) merkatari eta ostalariek nabaritu dute "Eibar eragina" delakoaren errentagarritasun ekonomia baina, Eibarreko zuzendaritzak datozen bost urteetara erronka jarri du: eragin hori beste sektore ekonomiko batzuetara zabaltzea.
Jon Ander Ulazia, futbol taldeko administrazio kontseiluko idazkariak Faktorian aurreratu digu, "industria, garapena eta ikerketa eskualdean ezarrita dagoela kontuan hartuta, klubaren diru mozkinak sektore horretara bideratu nahi dituzte". Azken batean, helburua da, ikerketa eta garapenaren bitartez, Eibar taldea indartzea.
rong>.