Itxi

Txertoen derrigortasuna

'Txerto-legea aldatuta, irakaslea izatetik ertzainaren postura pasako gara'

Xavier Chabagno, Donibane Lohitzuneko familia medikua Faktorian.  

Your browser doesn’t support HTML5 audio

2018. urtarriletik, Frantziar Estatuan bizi diren 2 urtez azpiko haurri, 11 txertoen jartzea derrigorrezko izango da. Frantziako gobernuak udara ondoren onartu nahi duen legeak gainera, gurasoentzat zigor eta isunak aurrikusten ditu eta hori dela-eta, gaiak eztabaida sutsua piztu du.

Xavier Chabagno Donibane Lohitzunen lan egiten duen familia medikua da. Berari tokatu zaio behin baino gehiagotan haurrei txertoak jartzea eta iparraldeko medikuek gaiari buruz duen iritzia ekarri du. Chabagnoren iritziz, "gurasoen artean txertoekiko mesfidantza badago baina, errotik sartuta. Mintzatuz gero, pedagogia eginez, gurasoek onartzen dute eta medikuarengan konfidantza dute". Donibane Lohitzuneko sendagileak dio, legea ez dela batere lagungarria izango, "lege berriarekin medikuak irakasle postutik, ertzainaren postura pasako dituztelako"

Miren Dorronsoro, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendaria, Euskadi Irratiko Faktoriara gonbidatu dugu, hegoaldean txertoak derrigorrez jartzeko eztabaida hasi ote duten galdetzeko.

 

tzeko.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)