KOMENTUA DANTZALEKU
Donamariako klausura komentua, festa-leku bihurtua
Herriko festak ospatzen ari dira egun hauetan Donamaria herrian. Herri bazkariaren ostean klausurako komentuan parranda egiteko ohitura dute, musika eta bertsoz alaituta.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Olatz Garmendia da komentuko mojetako bat. Azaldu digu, klausura komentua izan arren, haien ateak herri osoarentzat zabalik daudela.
Trikiti doinu eta bertsolariekin alaitu zuten ostiraleko ospakizuna. Komentuko pareten artean Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita aritu ziren bertsotan, eta azken hau ere izan dugu gaurko ‘Faktoria’n.