'CABARET CHIHUAHUA'
Kabaret berezi bat Bilboko gauetan
Krisi garaian kabaretaren sektoreak jasandako eragina modu satirikoan kontatzen du ‘Cabaret Chihuahua’ antzezlanak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
‘Cabaret Chihuahua’n askotariko pertsonaiak hezur-haragiztatzen dira: Liza Minelli, Marilyn Monroe, Amy Winehouse, Cantinflas edota Frida Khalo artistak. Ugaitz Alegriak hiru paper egiten ditu, tartean, Sabino Aranarena ere bai.
Goizeko ‘Faktoria’n izan dugu Alegria eta hark kontatu dizkigu antzezlanaren inguruko xehetasunak.
ko xehetasunak.