Itxi

Minbiziari aurrez aurre

Paule San Salvador gaztearen egunerokoa liburu bihurtu dute

22 urte zituela diagnostikatu zioten minbizia eta izenburu hori du haren hitzak jasotzen dituen liburuak ere: 22. Dagoeneko lehen argitaraldia agortua da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Paule San Salvador Durangoko gazteak bizitzeko ausardia eta alaitasuna erakutsi zituen azkeneko unera arte. Aurtengo urtarrilean hil zen, 25 urte zituela, minbiziaren ondorioz. Azken urte eta erdian bizi izandakoari buruzko hitzezko ondare bat utzi zuen eta, orain, liburu bihurtuta, argia ikusi du: 22 du izena. Javier San Salvador Pauleren aitak 'Faktoria'n kontatu digunez, "tripetatik idatzita" dago egunerokoa, orain eleberri bihurtua irakur dezakeguna.

Momentuz, lehen edizioa eskuratu zutenek irakur dezakete soilik. Hasieran argitaratutako 200 aleak azkar agortu baitira. Bigarren argitaraldia bidean da, ordea, eta Durangoko liburu-dendetan izango da salgai. Liburuaren salmentekin lortutako dirua Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat izango da, hain zuzen ere, Paulek berak harreman estua baitzuen elkarte honekin.

Pauleren irakasle Eva Rodríguezek "bizitzeko ausardia eta alaitasuna" erakutsi zituela nabarmendu du eta asko sufritu arren, "alde onak ere" izan ditu Paulek eta haren ingurukoek bizi izandakoak. Izan ere, denok ikasketaren bat ateratzea lortzen du 22 liburuak. Entzun hemen.

. Entzun hemen.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)