Itxaso Mendiluze
'Tijuanan egin nahi duten anaitasunaren murala, munduko handiena izango da'
Itxaso Mendiluze 'Faktoria'n: artetik abiatuta aktualitateari zuzendutako begirada.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Herriak banatu nahi dituzten harresi edo hormak askotan izan ditugu albistegietan aipagai. Azkena, Mexiko eta Estatu Batuen artean Donald Trump presidente estatubatuarrak eraiki nahi duena da. Veneziako zinemaldian sari nagusia jaso duen Benicio del Toro zuzendariaren hitzaldian aurkitu du aitzakia Itxaso Mendiluze arte-komisarioak, harresien inguruko artelanak 'Faktoria'ra ekartzeko. Tijuanan eraikitzen ari diren "anaitasunaren horma" erakusle nagusia da, Enrique Chiu artista da bultzatzaile nagusia. Munduko muralik handiena izango litzake, 2 kilometroko murala egin nahi dute.
dute.