Itxi

Zelai Nikolas

'Independentziak ez;erabakitzeak sortzen die krispazioa eta hori da larria'

Gure Esku Dagok Bilbon deitu duen manifestazioaren bezperan, dinamikako bozeramaileak errepikatu du demokraziaren normaltasuna aldarrikatzen dutela.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kataluniako erreferendumari eta erabakitzeko eskubideari babesa emateko manifestazioa deitu du biharko Gure Esku Dago herri dinamikak. Maite Artolak 'Faktoria' albistegian egin dion elkarrizketan Zelai Nikolas dinamikako bozeramaileak errepikatu du demokrazian normala izan beharko lukeela herritarrek modu askean euren etorkizunaz erabakitzea.

Hortaz, agintari espainiarrak benetan kezkatzen dituena independentzia baino erabakia ematea bera dela nabarmendu du: "Kontra daudenen artean krispazioa eragiten duena ez da independentzia. Agertzen ari diren inkestetan dirudiena da independentzia ez dela aterako. Kezkatzen dituena erabaki ahal izatea. Eta hori da larria demokrazia batean", esan du.

 

 

>

 

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)