Itxi

Euskaldunak eta Itsasoa

'Paradoxa da Elkanok munduari bira ematea eta munduan ezezaguna izatea'

Xabier Alberdi historialariak Elkanori buruz gutxi dakigula erakutsi digu 'Faktoria'n. Unibertsitateko ikerlarien artean ere ezezaguna dela azpimarratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskaldunok itsasoan egindakoaren historia osatzen hasi dira 'Faktoria'n. Xabier Alberdi historialariaren laguntzarekin bakoitzaren fitxa osatzen hasi dira. Juan Sebastian Elkanori buruz fitxa egin, eta ezer gutxi dakigula kontatu du Alberdik. Esate baterako, Elkanok egindako bidaiaren kronikan bere izena aipatu ere ez zutela egin kontatu du. Bere jatorriari buruz, abizenari buruz, jaiotze datari buruz... desadostasunak daudela ere azpimarratu du. Paradoxikoki gainera, nahiz eta Elkanok munduari bira eman, espedizioaren arrakasta Magallanesek lortu zuen, nahiz eta bidaian hil egin zen.. Hainbat kuriositate gehiago ere kontatu ditu Xabier Alberdik.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)