Kargatzen...
Itxi

Intermon Oxfamen salaketa

'Bilboko portutik gerran erabiltzen diren armak ateratzen dira'

Gotzone Olarra Intermon Oxfameko kideak Bilboko portutik uste baino arma gehiago ateratzen direla salatu du, gero gerratara edo biolentzia handiko herrietara iritsiko diren armak hain zuzen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Guatemala, Yemen,  Saudi Arabia,... Iazko urritik Bilboko portutik armak zeramatzaten 312 edukiontzi atera dira. Datuak kezkagarriak direla azpimarratu dute Intermon Oxfamdik. Izan ere, armen negozioak krisirik izan ez duela, are gehiago, gora egin duela nagusitu dute. Arma horien jatorriari dagokionez, aldiz, sekretismo handia dagoela diote. Gotzone Olarra elkarteko kideak hainbat datu kezkagarri eman ditu 'Faktoria'n, eta Bilboko portuak arma horien garraioan duen inplikazioari buruz hitz egin du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)