Felipe VI.aren diskurtsoa
'Xakean erregea dantzan jartzen duzun momentuan, larrialdian zaude'
Atzoko Espainiako erregearen diskurtsoa xake partida batekin parekatu dugu 'Faktoria'n, Jon Esturo xake adituarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Espainiako eta Kataluniako gorabeherak xake partida batekin pareka daitezke? Jon Esturo xake adituak 'Faktoria'n esan digunaren arabea, errege etxea erasotua sentitu da, eta horren aurrean erregeak bere neurriak hartu behar ditu, xakean bezala. Xake partida batean galtzear zaudenean, erregea babestu edo erregea lekuz mugitu behar dezu. Kataluniaren gaiarekin, erregea mugitu egin da.
"Erregea dantzan jarri behar duzun momentuan, larrialdian zauden seinale". Felipe VI.ak agerraldia egiteak Espainia larri eta ahul dagoela esan nahi duela gehitu du; erregearen irudia ateratzeak krisi momentua adierazten duela.
zten duela.