Ekonomia
Arantxa Tapia: 'Eusko Jaurlaritzak kanal guztiak zabalik dauzka La Navalen'
Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuak nabarmendu duenez, tartean diren alde guztiekin hizketan ari dira, plan zehatza izateko bidean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuak 'Faktoria'n nabarmendu duenez, La Naval auzian tartean diren alde guztiekin hizketan ari dira, plan zehatza izateko bidean. Sailburuak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak oso argi daukala -Europako Batasunak ohartarazia dion bezala- modu bakarra duela La Navali dirulaguntza emateko: inbertsoreek bideragarritasun plan zehatza izatea eta ontziola hartzekodunen konkurtsotik ateratzea.
Bestalde, Katalunian gertatzen ari denak euskal enpresak ere kezkatzen dituela onartu du Tapia sailburuak, zehaztuz mundu globalizatuan edozein ezegonkortasunek daukala eragina Euskadiko ekonomian.